EEZTEk (2026ko maiatzak 28) #F4F2026 azokan #2026EKNE #WorldFoodSafetyDay aurkeztu zuen
Joan den maiatzaren 28an, EEZTEk Expo FoodTech #F4F2026 azokan “Kaltegabetasuna eta prozesuak: erakundeen arteko lankidetza-ardatzak” | Inocuidad y procesos: ejes de cooperación interorganizativa hitzaldiarekin parte hartu zuen.
Supporting Partners bezala, Bilbao Exhibition Center-en elikagaien industriari eta berrikuntzari eskainitako esparru hau bisitatu eta hainbat auditoriotara joateaz gain, EEZTEk ordubete inguru eman zuen bere elkartekideekin B2B topaketa bat egiteko.

Jarduera hau, #2026EKNE #WFSD2026 (#WorldFoodSafetyDay)-en kanpainaren barruan kokatzen zen. FAO. Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak eta WHO. Osasunaren Mundu Erakundeak urtero sustatzen duten.
Elikagaien Zientzia eta Teknologiako tituludunak biltzen dituen elkarte gisa, EEZTEk lema hau aurkeztu zuen: “Eguneroko elikadura kaltegabearen kulturarekin praktika onak sustatu daitezke, eta pertsona motibatuek datu zientifikoetan oinarritutako erabakiak har ditzakete, eta erabaki horiekin elikagaien sektorean eragin positiboa izan dezakete”.

Foroan, elikagai-segurtasunaren eginkizuna indartzearen garrantzia nabarmendu zen, elikagaien kalitatean eta kaltegabetasunean eragingo du, erabakiak hartzen diren bakoitzean manipulazio- eta fabrikazio-jardunbide egokiak sustatzen diren profesional arrazoituekin lan-giroak sortuz, alde batera utzita gure lan-erantzukizuna elikagai-enpresarena den, aholkularitza-enpresarena, administrazioarena, eta kontsumitzaile gisa konprometitzen gaituen alderdia ahaztu gabe.
Ekitaldia amaitzeko, Codex Alimentarius – FAO atarian – https://www.fao.org/fao-who-codexalimentarius/wfsd-2026/wfsd-homepage/es/ atarian – 2026ko ekainaren 7a – Elikagaien Kaltegabetasunaren Nazioarteko Eguneko mezu nagusiak aurkeztu ziren, EEZTEko kideak dibulgazio-kanalei adi egotera eta World Food Safety Day-ren edizio honetan parte hartzera gonbidatzeko.

Laburpena – Elikagaien Kaltegabetasunaren Nazioarteko Eguna – Ekintzak (Eventos del Día Mundial de la Inocuidad Alimentaria – WFSD2026 atalean by Codex Alimentarius-FAO
2026.06.02: World Food Safety Day / Bilbao networking session encouraged food safety action among industry professionals
[ingelesaz] – https://www.fao.org/fao-who-codexalimentarius/news-and-events/news-details/en/c/1759095/
2026.06.03: El Día Mundial de la Inocuidad de los Alimentos impulsa el compromiso del sector alimentario en Bilbao
[gastelaniaz] – https://www.fao.org/fao-who-codexalimentarius/news-and-events/news-details/es/c/1759097/


Leave a Reply